XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ARRATSECO OTHOITZAAitaren +, eta Semearen, eta Izpiritu-Sainduaren icenean.
Halabiz.
JAINCO guciz botheretsua eta eternala, huna non naicen zure aitcinean belhaunico.
Adoratzen zaitut gauza gucien Creatzale eta Nausi soberanoa bezala.
Eskerrac deraitzut, Jauna, zure ongi-egin gucientzat, eta bereciki egun huntan egin daitazunentzat.
Ah! Jauna, zure ontasun izarigabecoari ihardetsi dut, zure contra bekhatu eginez!.
Ene Jaincoa, handizki damu dut zu ofentsaturic, ceren guciz ona zaren, eta ceren bekhatua hastio duzun.
Barkha zadazu Jesu-Cristoren merecimenduen berthutez; hartcen dut chede cin bat, zure graciarekin batean, zu gehiago ez ofentsatceco eta penitentcia egiteco.